Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Tokian tokiko gizartea eta gatazka soziala: zenbait azterpide antropologiko eta historiko elkarren laguntzaz ari

Kepa Fernández de Larrinoa

  • Tokian tokiko komunitateei buruzko ikerlanetan bi gatazka sorburu desberdin ageri zaizkigu. Aztergai den herri nahiz hiriko jende desberdinaren artean sortzen diren arazoak ditugu alde batetik. Herri komunitateak instituzio sozial, ekonomiko eta politiko zabalagoekiko harremanetatik datozen arazoak bestetik. Iharduera sozialean ageri diren bi esfera horiek ez dira elkarretatik berex eta modu konplexu batez erlazionatzen dira. Lehenik antropologiari eta ondoren historiari zuzendurik dagoen artikulu honek bi disziplina horietako metodologia eta kontzepzioak jasotzen dituzten analizi ereduak aurkezten ditu, gatazka eta aldaketa sozialei buruzko ikerketetan.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus