Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Nanoteknologiaren aplikazioak garu-minbizian

Haritz Gurruchaga Iribar, Laura Saenz del Burgo Martínez, Jesús Ciriza, Rosa María Hernández Martín, Gorka Orive Arroyo, José Luis Pedraz Muñoz

  • Nanoterapiak aukera berri asko ireki ditu garun minbizien tratamendu eta diagnostikoan. Nanogarraiatzaileen erabilerak, tumore ingurura molekula konplexuen zuzentzea eta sistemikoki administratutako farmakoen iragana muga hematoentzefalikotik zehar baimentzen du. Kapsularatzen badira, farmakoek batez besteko bizitza luzeagoa dute organismoan, eta gainera efektu kaltegarriak jaitsi egiten dira. Nanogarraiatzaile hauen erabilgarritasuna dela eta, tumoreen aurka zuzendutako askapensistemak garatu dira, eta horre la terapia genikoan, antigiogenikoan eta termoterapian erab iltzen hasi dira. Lan honetan, nanoteknologiaren azken ikerketak, aplikazioak eta erronkak garun minbizian azalduko ditugu.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus