Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Ezina ezin

Josu Zabaleta

  • Marcel Proustek landutako literatur arlo ez hain ezagun bati egin zaio lekua zenbaki honetan. Proust prosa-idazlea da ezagunena, eta hala ezagutzen da orokorrean. Ibili zituen, hala ere, beste literatura-bide batzuk, haren prosa bezain ezagutuak eta aintzat hartuak ez badira ere aipatzekoak direnak eta, horrenbestez, haren irudia hobeto ezagutzeko besterik ez bada ere - kontrastasunez beharbada- zertxobait ezagutzea merezi dutenak.

    Marcel Prousten literaturgintzaren albo-eremu horietako bat olerkigintza da. Hain zuzen ere, bere gaztaroko, bere literaturgintzaren hasierako garaietako zaletasunen aitorpen batean ordena honetan aipatzen ditu zaletasun horiek: irakurtzea, amets egitea, bertsoak, historia, antzerkia. Oso bertsozalea omen zen; ez zuen bertso asko idatzi, baina bertso asko irakurtzen zuen eta gehien estimatzen zituen olerkarien bertso ugari zekizkien buruz eta maiz errezitatzen zituen lagunartean.

    Guztira idatzi zituen ehunen bat olerkietatik, oso gutxi argitaratu zituen bizi izan zen artean. Hona hemen horietako batzuk, Josu Zabaletak euskaratuak.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus