Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Euskaltzaleen topaguneko esperientzia arrakastatsuak: Ikuspegi lokala eta nazionalaren osagarritasuna

Jasone Mendizabal

  • Topaguneak 2016ko urtarrilean euskaltzaleen aktibazioari buruz antolatutako Topaldirako prestatutako lanaren moldaketa da artikulu hau. Orduko izenburua mantendu dut lanean.

    Topagunearen baitan izandako eskarmentuan oinarritu naiz lanerako eta euskaltzaleen mugimendua aktibatzeko herrietan zein nazio mailan arrakastarako gakoak izan daitezkeen horietan jarri nahi izan dut begia. Hiru ardatz baliatu ditut esperientzia arrakastatsuen analisirako: EGITEAren erakargarritasuna (gorputza), pentsamendu bizigarriak ERAGITEAren garrantzia (burua) eta horretan guztian jartzen den IZANA (bihotza). Tokiko eta nazio mailako ekimen eta dinamiken osagarritasunari dagokionez, Ken Wilberren teoria iradokitzailea iruditu zait tokiko mugimenduen integritatea eta nazio mailak eskaini beharko lukeen balio erantsia aztertzeko. Azken honi dagokionez, alde objetiboarekin batera, alde subjetiboa elikatu beharra, pertsonen eta eragileen arteko elkarrekintzarako prozesuen zaintza eta euskararen plaza gizarte zabalera eraman beharra defendatzen ditut besteak beste.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus