XIX. mendearen erdialdetik ari zen gauzatzen Barakaldon, Nerbioi eta Galindo ibaien elkargunean, industri jarduera ezezaguna. Burdin mea ona –ez fosforoa– eta ugari hurbil egoteak eta aberastutako merkatari batzuen (Ybarratarrak esaterako) ekimenak erraztu zuten Nuestra Señora del Carmen fabrika sortzea 1854an. Sortze horrek lehenengo siderurgia integrala ezartzea ekarri zuen. Industrializazioak eragindako aldaketek eta horien ondorioek errealitate berri bat erakutsaraziko dute: “Industri-hiria”. Oso beteta dagoen tokia, bai etorkinez bai bertako bizilagunez, industrian dihardutenak izanik batez ere. Mundu aurrerakoi bezain kultua eta heterogeneoa. Oraindik oso bizirik dagoen oroitzapeneko Barakaldo da. Zeren eta Barakaldo "industriala" oroitzapena baino ez baita belaunaldi berrientzat.
© 2001-2025 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados