Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Mintzajardunaren egoera eta azken urteoteko bilakaera.: Aurrera begirako erronkak

Mikel Zalbide

  • : Kontzeptu nagusiak, metodologiazko aukerak eta terminologiazko hautuak zehaztu dira ekarpenaren hasieran. Eskueran ditugun datu demolinguistikoak (V. inkesta, kale-neurketa) kontuan izanik jendearen 2011ko mintzajarduna eta mintzajardun horren 1991tik 2011rako bilakaera hizkuntza-soziologiaren argitan ulertzeko saioa egin da. Perspektiba espazialari dagokionez Euskal herri osoa, hiru esparru geoadministratibo eta, horien barruan, bederatzi lurralde-eremu bereizi dira. Espazio soziofuntzionalari dagokionez jardungune nagusietan (zenbait rol-harremanetan) ageri den aldakortasuna ere berariaz zehaztu da, analisi horri adin-tarteen ikuspegia erantsiz. V. inkestaren emaitzak gogoan izanik jendeak nagusiki euskaraz egiten duen (E4), bietara berdintsu (E3) ala bien baturaz (ET= E4 + E3) argitu da bertan, analisi horiek kale-neurketaren ondorio argienez aberastuz. Arnasguneen definizio-saioa egin da gero, oraingo egoera eta azken urteotako bilakaera-zantzuak zehaztuz: arnasgune beteak eta erasanak bereizi dira batetik; euskarazko E4, E3 edo ET jardunak lurraldeka, jardunguneko eta adin-piramidean ageri dituen atzera-aurrerak (mintzaldaketa, indarberritzea) esplikatzen lagundu dezaketen elementuak zehaztu dira gaingiroki, bestetik. Mundu zabaleko osasun-neurpideak kontuan hartuz, eta hemengo egoera gogoan izanik, hizkuntza-soziologiaren kontzeptu nagusietan ainarrituriko EODA aplikazioa prestatu da. Hiru atal nagusi (G, J, U) eta hamalau osasun-maila ditu EODA horrek. Beste atalak ondo kontuan hartzen baditu ere, J atalean du EODAk muingune-barizentroa: hots, eguneroko jardun arruntak eta belaunez belauneko jarraipen-kateak gure artean ageri duen aldakortasun-espektro zabalean. Aurrera begirako erronka nagusiak, eta erronka horiei egoki erantzuteko zenbait proposamen, eskaintzen da azkenik: a) Eskolaz kanpoko erabilera ardatz izango duen lehentasun-eskema eratzea: “lehenik ikasi, gero egin” ordez “eginez ikasi”; b) konpartimentazio soziofuntzional iraunkor (diglosia) berria sortzea; c) BZ5, BZ6a eta BZ6b osasun-mailako arnasguneei lehentasun argia aitortzea hitzez eta, bereziki, egitez; d) (BZ-6c) mailako ingurumenak (BZ-6b) mailara itzultzen saiatzea; e) erdara (arras) nagusi den (BZ-6d) eta (BZ-6e) lekuetan (tartean hiriburu gehienetan) euskarazko harreman-sareak eta hiztun-taldeak (berr)eskuratzea, berariazko hizkuntza-plangintzaren ondoan bide batezko euskalgintza sortuz eta zabalduz; f) horretarako guztirako, orain arte bezain funtsezkoa izango da beti hiritarren gogo-nahia. Hori ez da, ordea, aski: gogoaz eta borondate zabalaz gainera, gizarte-onarpen zabaleko euskalgintza koherentea eraikitzen asmatu behar da. Lekuan lekuko ahalmen-beharrak aintzakotzat hartuz, belaunez belauneko jarraipena ardatz izango duen paradigma diseinatu, luze-zabal adostu eta aplikatzea eskatzen du horrek. Herri-agintarien funtsezko eginkizunari itzal egin gabe hautapen alternatiboen zernolakoak eta argi-itzalak neurtzen eta lehentasun-bideak formulatzen jakitea. Luzera begirako jarraitasunez eta talde-giroan jardungo duen buru-langile taldea behar da, besteak beste, argitze- eta diseinu-lan horretarako. Erabat horretan zentratuko den aztergunea, ahuldutako hizkuntza indarberritzeko gogoeta-etxea, ezinbesteko baliabidea du euskalgintza zuhur orok.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus