Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Testu-antolatzaileak

  • Autores: Pello Esnal
  • Localización: Hizpide: helduen euskalduntzearen aldizkaria, ISSN-e 2530-3287, ISSN 1136-5714, Año 20, Nº. 50, 2002, págs. 25-36
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Zenbait euskaltegitan, Jean Paul Bronckart gidari hartuta ari gara kurrikulua garatzen. Hain zuzen, bere Activité langagière, textes et discours liburua (1996) abiapuntu dugula dihardugu, banan-banan, ekintza komunikatibo jakinen isla diren testuak aztertzen; eta, azterketa horien eskutik, Euskaltegietako Kurrikulu Proiektu bakoitzaren lau osagaiak zehazten, hornitzen eta xehatzen: helburu didaktikoak, edukiak, metodologia eta ebaluazio-irizpideak.

      Aipatutako liburuan, hiru maila bereizten ditu Bronckartek testuaren eraketan;

      eta maila bakoitzean, zenbait elementu atzematen; guztira, zortzi:

      1) plan orokorra, 2) diskurtso-tipoak, 3) testu-motak (sekuentziak), 4) konexioa: testu-antolatzaileak, 5) izen-kohesioa, 6) aditz-kohesioa, 7) ahots enuntziatzaileak eta 8) modalizazioa. Beraz, testu-antolatzaileak lantzen ditu laugarrenik: konexioa gauzatzen duten baliabideak.

      Lan honetan ere, testu-antolatzaileak ditugu gai; baina euskal testu-antolatzaileak, eta kurrikulu-garapenaren baitan.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno