Hizkuntzaren didaktikan ikasleek testuak idaztean egiten dituzten saioetatik (egokiak, ez hain egokiak edo erabat desegokiak direla ere) abiatu behar du irakasleak aprendizaian harago joateko. Horretarako, ezinbestekoa da irakatsi nahi den objektua ezagutzea: izaera, funtzioak, funtzionamendua testu-mota ezberdinetan... Horiez gain, oso lagungarri zaio irakasleari ezagutzea objektu horrekin ikasleek ohi dituzten arazorik nagusienak. Artikulu honetan, euskarazko azalpenezko testuaren kohesioaz arituko gara, jakinik, ezaugarri testual horrek berebiziko garrantzia duela testua ulertzekoan eta ekoiztekoan.
Honako ataletan banatu da: testuinguratzea, kohesioaren definizioa eta funtzioak, testuen azterketarako metodologia (corpusa eta anafora- -motak), kohesioa testu-mota ezberdinetan, kohesioa euskarazko azalpenezko testuetan, eta, didaktikari begira zenbait zertzelada.
© 2001-2025 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados