Gero eta pisu handiago dute teknologia berriek gure bizimoduan. Euskararen alorrean ere nabarmena da aurrerapen teknologikoen isla. Hogei urte bete berriak ditu HABE aldizkariak. Ibilbide horretan hainbat eta hainbat aldaketa izan ditu. Eta agian oraingoa da sustraikoena. Gaur egun, paperezko euskarriaz gain argitalpen elektronikoa ere bai baitago irakurle (eta ikusle eta entzuleen) eskura. Aldaketa horien berri emateko, HABE aldizkariaren egileak beraiek ditugu artikulugile.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados