Ikasgelaz kanpo ekoizten diren benetako dokumentuak1 oso langai egokia eskaintzen dute hizkuntzen ikaskuntzan, eta irakasleek erabili izan dituzte eta erabiltzen dituzte. Jatorrian gizaki edo gizataldeen arteko komunikazioa errazteko helburua zuten dokumentu horiek; horien sorreran eta lanketan, beraz, ez da izan irizpide didaktikorik. Asko dira horrelako dokumentuen abantailak hizkuntzen irakaskuntzan, baina ez dugu berriro ere horretan jardungo artikulu honetan. Beste bat da gure xedea: material horiek didaktikan erabili nahi izatera, bi galdera dira oinarrizkoak: zein dokumentu erabiliko dugu?, eta zer egingo dugu dokumentu horiekin? Bi galdera horiei erantzutea da artikuluaren lehenengo bi zatien helburua; hirugarrenean, egunkarietatik ateratako hiru testurekin egindako lanaren ereduak aurkeztuko dira.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados