Laura Cerdán Martínez, Boni Urkizu
Artikulu honetan, testuinguru gisa, komunikazio-eredu bat aurkezten dugu bere barnean hitzik gabeko komunikazioa hartzen duena.
Izan ere komunikazio-mota hori, sistema bat denez, beste sistemekin elkarreraginean, informazio-iturri ugaria baita. Ondoren, komunikazio horren ikerketan ari diren disziplinak aipatuko ditugu eta komunikazio-modu hori ikasgelako esparruan kokatuko dugu. Gero, irakaslearen diskurtsoan ez,hitzezkoa zertarako den azalduko dugu, irakaskuntzako jardunaren aribide ez-hitzezkoak sailkatzen dituzten ereduak aurkeztuz, eta, azkenik, ikasgelako bizitzan, eta bereziki ikasleekiko elkarreraginean, hitzik gabeko komunikazioak dituen inplikazioak aztertuko ditugu.
© 2001-2025 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados