Rod Ellis Linguistika Aplikatuko irakaslea da Temple Unibertsitatean, Japonian. Hainbat liburu eta artikulu idatzi ditu bigarren hizkuntzaren eskurapenaz, hala nota Understanding Second Language Acquisition (Oxford University Press), eta, oraintsuago, lnstructed Second Language Acquisition (Blackwell) eta Second Language Acquisition and Language Pedagogy (Multilingual Matters).
Elkarrizketa honetan Rod Ellis-ek aztertuko du zernolako ekarpena egin, egiten eta egingo dioten BHEren gaineko ikerketek ELT. Bi gai nagusi hartuko ditu aintzat: a/de batetik, zeintzuk diren eskolan BHE errazten eta bultzatzen duten baldintzak, eta, bestetik, irakasleek zelan sor ditzaketen baldintza horiek. Gramatikak EL Teko eskoletan daukan eginkizuna aztertuko du bereziki, bere azken ikerlanak ere deskribatuz. /Ido beretik, gramatika irakasteko zenbait planteamendu proposatuko ditu, BHEren gainean nagusi diren ikuskerekin bateragarriak. Bestalde, eskolako interakzioari buruzko azterlanek eta ikasleen arteko diferentzien ikerketek irakasleari zernolako informazioa eman aha/ dioten ere izango du hizpide.
© 2001-2025 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados