Euskal Herriko administrazioetan euskararen erabilera normaltzeko prozesuak ahalegin handiak eskatzen ditu zalantzarik gabe. Ugari eta askotarikoak dira gainditu beharreko oztopoak. Begien bistakoa da, bestalde, administrazioko langileak euskalduntzean euskaltegien eta euskara-irakasleen egitekoa. Horiek horrela, lan bat burutu dugu administrazioko langileen euskara-irakasleekin, beren ikasleen ikasprozesuari eta euskalduntzeko planari ere zer irizten dieten jakiteko asmoz.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados