Euskararen mezua Euskal Herria zeharkatzen duen lekukoan gordetzen ikusi dugu Edurne urteetan. Ia hasieratik egon da Korrikaren antolakuntzan; euskararen egoeraren gordintasuna zela eta, konpromisoa eskatuz batzuetan; euskara ikastearen lilura helaraziz, beti. Eremu erdaldunenetan ere herritarrak euskalduntzen dihardu AEK-k, euskara guztion ondarea dela sinetsita. Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundearen bilakaera barru barrutik bizi izan du 53 urteko bilbotar honek. Orain, Korrikaren ardura nagusia lagata, Lekeition bizi da, Santi Brouard aita zenaren sorterrian, eta bertan ari da Lea-Artibaiko AEKn irakasle lanetan. Euskaltegiak itxiko diren egunarekin amets eginez.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados