Telebistan, eguraldia izaten da saiorik ikusienetako bat, eta eguraldiaurkezleak, profesionalik ezagunenak eta kutunenak. Profesionalok kamera aurrean jarri baino lehen egiten dute lanik garrantzitsuena: meteorologoek prestatzen duten iragarpena ikusle guztiek ulertzeko moduko berbetara ekartzea. Izan ere, gauza bat da meteorologiaren hizkera teknikoa, eta beste bat eguraldiiragarpenerako hizkera, kaleko mintzaira arruntetik hurbilago dagoena –ez oso hurbil, halere–.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados