Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Lurraldeen arteko harremanak: sistema eragile libre oso baten alde

Xan Aire

  • Euskal Herriko lurraldeen arteko ikuspegi kritiko bat proposatzen du artikuluak, oinarrian 2017ko urtarrilaren 26an Topaldian hitzaldia izan dena, Durangon. Euskalgintzan zentratuz, zubigintzan eragiten duten trabak azpimarratu egiten dira hemen, formakuntza gosez dagoen Iparraldeko teknikari baten ikuspegitik: 2000. hamarkada arte iraun duen euskalgintzaren estrategia jakobinoak bere mugak erakutsi ditu, batez ere zubi asimetrikoak utziz lurraldeen artean; gaur egun, Hego Euskal Herriko euskalgintzako eragileen arteko konkurrentziak ez dio onik egiten euskararen biziberritzearen sustraitze eta sozializazioari. Tokian tokiko erreferente argien beharra da plazara eman nahi hemen, funtzioen banaketa berriz gogoetatuz eta adostuz, euskalgintzak eta bere helburuek toki zentralago bat ukan dezaten gizartean eta politikan. Euskalgintzaren antolaketa hobetzeko, software libreak inspirazio-iturri izan daitezkeela errana da hemen, lokaletik abiaturiko unibertso baten alde, polo fisiko eta birtualetan ardaztuz hizkuntzaren biziberritzearen ondare komuna.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus