Lan hau Zadarreko arbanasieraren lexikoa etimologikoki aztertzeko saiakera bat da. Gaur egun, albanieraren mintzaira horrek 150 eta 300 hiztun artean ditu Zadarren. Gehienak pertsona adinekoak dira, albaniarren ondorengoak, bertara Skadar lakuaren inguruko herrietatik hamazortzigarren mende amaieran iritsi zirenak. Guztira 1779 unitate lexiko aztertu dira. Corpusa 2009ko landa-azterketen emaitzetan oinarrituta dago. Azterketa horiek egiteko Goran Filipik Istriako Hizkuntzen Atlasa osatzeko prestatu zuen galdeketari jarraitu zitzaion. Analisi etimologikoak erakutsi du 1779 unitate lexikotik 598 jatorri-herrialdetik eraman zituztela, hau da, aztertutako unitate lexikoen % 33,24 albanieraren lexikotik datorrela, eta gainontzeko % 65a, berriz, behin Zadarren egonda mailegatu zituela arbanasierak. Kroazieraren eragina, ordea, Zadarreko biztanle kroaziar eta albaniarrek konpartitzen zuten marko ekonomikoak (nekazaritzak eta abeltzaintzak, nagusiki) eta kroazierak Bigarren Mundu Gerraren amaieratik gaur egunera arte izan duen garrantzi soziolinguistikoak justifika dezakete.
© 2001-2025 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados