Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Terminologia erreala ikusgai egiten: Terminologia Sareak Ehunduz programa

Itziar San Martin

  • Terminologia Sareak Ehunduz 2007tik Euskal Herriko Unibertsitatean euskararen normalizaziorako terminologiaren garapenean eta finkapenean laguntzea helburu duen programa da. Terminologiaren azterketarako hurbilpen berrien oinari teoriko-metodologiko berrietan sustraitzen da eta ildo horretatik, terminologia-lana erabilera errealen deskripziotik abiatzen da. Helburuen artean barne hartzen ditu unibertsitateko aditu-irakasleen erabilerak deskribatzea, ikusgai egitea (Terminologia Zerbitzurako Online Sistema edo TZOS plataforman) eta adituen arteko sareak sortzea eta dinamizatzea. Horrez gain, normalizazio-ekimenetan parte hartzen duten eragileentzat kontsulta-gune eguneratua eskaintzen du terminoen inguruan erabakiak hartu aurretik.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus