Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Elizalderen dotrina

Rosa Miren Pagola Petrirena

  • Euskara eta euskalki literarioak garatzeko erligioaren eragina benetan garrantzitsua izan zen, batez ere, Trentoko Kontzilioaren ondorioz, Eliza katolikoak herriarekin zituen harremanetarako eta sinestunak begiratzeko euskaraz baliatzea era26baki zuelako. Beraz, dotrinaren irakaskuntza euskaraz egin nahi bazen, hagitz beharrezkoa eta ia ezinbestekoa gertatzen zen dotrina euskaratzea. Horrekin ahozko hizketak hizkuntza idatziaren eragina jasango zuen, bide batez hizkuntza, neurri batean, landu ere egingo zelarik idatzi beharrez eta idatziaren bitartez.

    Bestalde, euskarak —euskalkiek—, neurririk xumeenean bazen ere, maila idatzia lortuko zuen, eta hortik sortu zen «dialekto literarioen» kontzeptua, hizkuntza idatzia, besterik gabe eta, beharbada, besterik ezean, zuzenean literariotzat hartuz hain zuzen.

    Nafarroako hizketei dagokienez eta haietara mugatuz, lehen aipatu ditugun arrazoi erligiosoak zirela tarteko, egun galdurik den Sancho de Elsoren dotrinatik hasita, hainbat lan idatzi ziren euskaraz, Juan de Beriayn, Miquelestorena, Sebastian Mendiburu eta Joaquin Lizarragarenak, garrantzitsuenak bakarrik ekarriz, justifikatuko luketenak, aipaturiko hizkuntza idatziaren irizpide edo araura, euskalki literarioen sailkapena errebisatu beharra.

    Idazle horiez gain, xviii. mendeko Francisco Elizalde ere ekarri beharko genuke, bere Apezendako dotrina christiana uscaras lanarekin goi-nafarreraz idatzirik dauden testuen esparrua zabaldu eta osatu bait zuen, eta dotrina hauxe da, hain zuzen, hemen berrargitaratzen duguna.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus