Asko dira oraindik euskal aditz sistemaren ikerketa historikoan dauden puntu ilunak, eta handia, beraz, gai honetaz egiteko dagoen lana.
Arazo horietariko bat aztertzea da artikulu honen xedea: *EDIN-*EZAN aditzen eta euskal subjuntiboaren eboluzioak.
Horretarako, denon ezagunak diren datu dokumentatuez baliatuko naiz: lehenengo testu literarioek erakusten duten aditz sistemarenez, hain zuzen. Horien bitartez, eta ia beti LAFONen hausnarketetan oinarrituz1, euskal subjuntiboaren eta *EDIN-*EZAN aditzen bilakaera esplikatu nahi duten hipotesi zenbait (LAFONenak gehienak) azalduko dira jarraian.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados