Euskara batua onartu eta hogeita bost urte luze igaro ondoren, euskaldun gehiago garena begien bistan dago. Euskal landare berriz jazten daragoio gure Euskal Herriak baina edozeinek daki jakin ere, landare batek sustrai sendo eta sakonak ez baditu ez dela luzarorako.
Euskara batuaren arbola bakar, sendo, lerden, eder, emankor eta abar luze batekoa lortu gura badugu, euskara ona non, sustraiak haraxe eginda egingo dugu, eta horretarako landu egin behar dira sustraietako bakoitzaren lur-iturriak, «tabula rasa»z ito barik.
Euskara batuaren arbola bakar horren sustrai batek nongo lurretik jan behar duen adierazi nahi nuke: nondik?eta, BIZKAIERAREN EDERRETIK! Goazen, beste barik, Zeberiora, Bizkaieraren lur zahar baina aberatsera eta hartu fabula eder hau. Patxi Etxebarria Arroita dugu berriemailea.
Zeberioko Undurra auzunekoa. Nekazaria. Grabaketa 1991an 74 urtekin egina.
Izenburuan jarri dudanez, herri-euskaratik euskara baturako bidea argitu nahian, bost eratara agertuko da Patxi Etxebarriak kontatutako fabula hau, nahi duenak etnografia zein hizkuntzalaritzaren alor ezberdinetatik aztertu ahal izateko eta azkenegoa batuaren barruan gozatzeko.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados