Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Beriainen dotrina

Rosa Miren Pagola Petrirena

  • Garrantzitsua izan da nafar idazleen ekarria euskal literaturan, literaturaren kontzeptua testu idatzietan oinarritzen dugun neurrian behinik- behin. Nafartarra izan zen Etxepare, Seigarren Merindadekoa, eta nafartarra Axular, xvi. eta xvii. mendekoak, jarraiberean. Nafartarra izan zen, maila apalagoan noski, Juan de Beriain ere, kronologikoki beste bien artean kokatzen delarik. Edonola ere, Juan de Beriainen lana apaltzat jo dugun arren, ospetsua izan zela esan daiteke, ez bait du edozeinek Aita Larramendiren lanetan aipatua izateko ohorea Juan de Beriainek izan zuen bezala; ez, agian, lanagatik beragatik edo lanaren literatur balioagatik, baina bai euskalkiagatik edo haren hizkeraren zenbait bereiztasunengatik.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus