Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Patxi Ezkiaga: poesia bizitzaren ardatz

Pello Otxoteko (entrev.), Patxi Ezkiaga (entrevistado)

  • Legorretan jaioa. Literatura ikasketak egin zituen Cambridgeko eta Oxfordeko unibertsitateetan. Historiako lizentziatura eskuratu zuen Deustuko Unibertsitatean. Glotodidaktikako ikasketak ere egin zituen, eta Lasalleko anaia da. Bere eragina biziki anglosaxoia da. Natura oso presente dago idazten duen poesian eta garrantzi handia dauka beretzat. Baina hau guztia pertsonarengan arakatzeko egiten du eta gizakiaren kontraesanak bilatu eta azaleratzeko. Alderdi mistikoa ere bai, oso presente azaltzen da bere poesian: "(...) Nolabaiteko esperientzia haraindi eramaten duzunean, gainditu eta iradokizun batean bihurtzean. Orduan errealitate hori irekitzen duzu, zabaldu eta garatu egiten da. Hori da niretzat mistika: errealitatetik ateratzea, eta errealitate hori iradokizun bihurtzea".

    Berriki, Martxoaren 19an, bere herrian omenaldia egin zioten bere azken liburuaren aurkezpenean: "Urrutiko lur hauek..."


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus