Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Euskal bokalismoaren inguruan

  • Autores: Itziar Túrrez Aguirrezábal
  • Localización: Enseiukarrean: Deustuko Unibertsitateko aldizkaria, ISSN 1130-8192, Nº. 15, 2001, págs. 145-160
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Duela bost urte, aldizkari honen hamaikagarren atalean, artikuloaren sarreran (Túrrez eta Bediaga: 1995), hauek izan ziren gure hitzak:

      «Gaur egun, fonetikako lanek, garapen teknologikoari esker, zehaztasun handia lortu dute, fenomenoen deskribapen eta metodologiaren ekoizpenean objetibitate zientifikoa emanez» (73 or.) Gero halan jarraitu genuen:

      Fonetika akustikoari dagokionez, Deustuko Unibertsitateko Fonetiko Ikertegian «Euskararen Analisi Akustikoa» azterketa burutu izan da euskararen fonema bokaliko eta kontsonantikoen perfila eskuratu ahal izateko. Urte asko eman du lan talde honek informanteen grabaketan, ikertegiko analisi eta bibliografia lanetan eta lan ondorioen idazketan. Eginkizun hauen emaitzak Deustuko Unibertsitateko Linguistika sailean etengabe agertzen hasi dira1. Hiru liburu hauek lehenengo atala osatzen dute, txistukariena hain zuzen ere, eta honen ostean bokalismoa izango da aztergai. (73 or.) Eta esandakoari erantzuna emanez, taldeak beste bi liburu argitaratu ditu, orain bokalismoaren inguruan2, lehen atalean (1995) segmentuak aztertu dira eta bigarrenean (1998) sekuentziak.

      Espazio arazoa dela eta, lehen lanaren berri ematera natorkizue, hurrengo atal baterako bigarrenari buruzkoa utziz.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno