Kalamidadeen liburua: hauxe da, hain zuzen ere, Joan Mari Irigoienek irakurleari botatzen dion lehen oihua. Izan ere, badirudi izenburua dela idazlea irakurleari zuzentzeko lehen pausoa, nobelaren bidez bideratutako idazle eta irakurlearen arteko elkarrizketa honetan. Badirudi idazlea, Kalamidadeen liburua esan beharrean, «Aizu irakurle! Zerbait interesgarria kontatzera natorkizu» esaten ari zaigula, eta guk zerbait hori zer den jakiteko liburua hartu behar dugula, idazlearen erantzuna bilatzeko. Horixe da, hain zuzen, egin beharrekoa, eta egin dudana, ondorengo orriotan argitzen saiatuko naizen bezala zerbait horrek esanahi ugari eta konplexuak daramatzalarik bere baitan. Izan ere, idazleak hainbat eta hainbat gauza esan nahi baitizkigu nobela honetan, elkarrizketa hori bideratzeko modua ere nolanahikoa ez delarik.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados