Jon Andrade del Olmo, Leyre Pérez Álvarez
Nowadays biopolymers are replacing the polymers derived from petro-chemicals for the packaging industry. Poly-L-isomer of lactic acid (PLLA), blended with ZnO nanoparticles, shows good properties as food packaging material. Among these beneficial features, it should be noted the antibacterial properties. There are a large number of polymers that present antibacterial capacity, but the best capacity is that of chitosan biopolymer. In this work, therefore, surfaces of PLLA-ZnO films were modified in order to improve their antibacterial properties. For this, different modifica-tion methods will be studied, such as covalent bonding and electrostatic interactions, and the success of these modifications, as well as the final properties of the films will be analyzed.
Paketatze-industrian jatorri petrokimikoa duten polimeroak ordezka-tzeko, biopolimeroak gero eta gehiago erabiltzen dira. Poliazido laktikoaren L-isome-roak (PLLA) zink oxido (ZnO) nanopartikulekin nahastean, elikagai-industrian paketa-tzeko material moduan erabiltzeko ezaugarri onak aurkezten ditu. ZnO nanopartikulek bakterioen aurkako portaera erakusten dutela aipatzekoa da. Aktibitate antibakterianoa erakusten duten biopolimero asko daude, baina bakterioen aurkako aktibitaterik onena erakusten duena kitosanoa da. Lan honetan, beraz, PLLA-ZnO filmetan gainazalaren aldaketa gauzatuko da bakterioen aurkako ezaugarriak hobetzeko asmotan kitosanoa gainazalean txertatuz. Horretarako, lotura kobalente eta elkarrekintza elektrostatiko moduko zenbait metodo erabili dira, eta aldaketen lorpena eta garatutako filmen pro-pietateak aztertu dira.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados