Osakidetzak 2017ko bigarren sei hilekoan zehar II Euskara Planean ezarritako helburuen betetze mailaren ebaluazioa egin du, eta 2018 urte hasieran argitaratu ditu emaitzak. Emaitza horien berri eman da artikulu honetan. Ebaluazioa plangintza-aldiaren erdian egin da eta Planaren bigarren erdirako neurri zuzentzaileak zehazteko erabiliko da. Artikulu honek ez du kontuan hartu zerbitzu sanitarioen hornidura pribatua, ez Osasun Sailak kontratatutakoa ezta herritarrek aseguru pribatuen bidez edota zuzenean haien poltsikoko dirutik ordaindutakoa. Euskara Planaren ebaluazioaren landa-lana egiteko aholkularitza enpresa baten laguntza izan du Osakidetzak; txostena erredaktatzeko. Bestalde, txostena osatzeko erabili den egitura “kudeaketa aurreratuen ereduen” antzekoa izan da, alegia, arlo bakoitzaren garapen mailaren deskribapena egiteaz gain, identifikatu diren indargune nagusiak laburbildu dira, hobekuntza-arlo garrantzitsuenekin batera.
© 2001-2025 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados