Lurreko biomasaren azken kalkuluak dio 550 mila milioi tona karbonokoa dela planetako biomasa osoa. Kantitate ikaragarria da, eta agerian jartzen du bizia zirrikitu guztietan hazten dela. Gehienak landareak dira —biomasa osoaren % 82—, baina biomasaren beste % 15 lurpe sakonean bizi da, mikroorganismoen lurraldean. Eta animaliok biomasa osoaren % 0,4 baino ez gara, ia arbuiagarri. Giza ikuspegi mugatutik nekez hauteman daitezkeen xehetasunak utzi ditu kalkuluak.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados