Altsasuko Bigarren Hezkuntzako zentroan, hamarkada bete daramate ikasleek euskaraz ahozkoan komunikatzeko duten gaitasuna lantzen, horrela euskararen erabileraren ere eragiteko. Oinarrizko helburu horretan, pausoz pauso egiten dute aurrera urteotan, baina proiektuaren bidez, bestelako urratsak ere egin dituzte: proiektua tresna eraginkor bilakatu da ikasleak inplikatzeko, edukiak modu esanguratsuan barneratzeko nahiz hainbat ikasgaitako irakasleen artean zubiak eraikitzeko.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados