Juan Mari Irigoienek bere poema liburuari egiten dion sarreratxoan eternidadearen bila abiatzearen asmoa azaltzen du. Hauxe da, izan ere, poemetan zehar garatzen den ideia nagusienetakoa. Aipatu sarreratxoan, asmoa agertzeaz gain, eternidadearen inguruko lehen erreflesioa luzatzen digu: segundu baten laburtzen den bizipena da eternidadea. Baina «ezinezko segundu haren atzetik» (8.oro.) abiatzen dela esaterakoan orainaren zama bere gain duela somatzen dugu.
Horrela, bada, irakurle, eskuartean dugun poema liburuak hiru atal nagusi ditu eta hemendik aurrera atal bakoitzaren barrenean murgilduko gara, adierazten diren gogoeten artean sentimenduak askatzen eta paperera ekartzen ahaleginduko garelarik.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados