Garbiketa-produktuen enpresa bat sortu dute Donostiako Elizaran ikastetxean, modu errealean jardunaz eta curriculumak dioenean oinarrituz egiten ikasteko. Gaztelizaran deitu diote proiektuari. Bere bidez Erdi Mailako Lanbide Heziketan, Administrazioko eta Kudeaketako bigarren mailan, teoria eta azterketa oro ezabatuta, enpresa hori kudeatzen jarduten dira. Garbiketa produktuak hornitzaileei erosi eta Donostiako Alde Zaharreko ostalariei saltzen dizkiete. Ikasleek taldeka banatuta enpresako lau departamentuak kudeatzen dituzte: erosketak, biltegia, salmentak eta kontabilitatea.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados