Gaitasun emozionalak garatzen ikastea eta pertsona zoriontsuagoak sortzea dira hezkuntza emozionalaren bi helburu nagusiak. Gai horretan aditua da Rafael Bisquerra, Psikopedagogian katedraduna (Arta, Herrialde Katalanak, 1949), eta Bilbon izan zen urtarrilean, Erkide-Irakaskuntzak hezkuntzaren geroaz antolatutako saioetan. Ikasleak gaitasun emozionaletan trebatzea funtsezkoa dela uste du XXI. mendeko erronka berriei aurre egiteko, eta horretarako curriculum akademiko osoan hezkuntza emozionala garatzeko bitartekoak jarri beharko liratekeela dio, “gaitasun emozionalak lantzeko bizitza osoko entrenamendua behar baita”.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados