Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Irakasleen prestakuntza: norbere burua lanean ikusi eta aztertzea da gakoa

  • Irakaskuntza jardueraren azterketa egin eta irakaslearen prestakuntza bultzatzeko —eta aldi berean, ikertzeko— Hiprest sarea sortu du EHUko eta MUko irakasle multzo batek. Hizkuntzako irakasleen prestakuntza dute xede, eta praktika oinarri hartuta, formaziorako bide berri bat ireki nahi dute. Horrexegatik irakasle-gaien eta irakasle hasiberrien jardueraren analisian zentratzen dira, hau da, lana bera dute jarduera formatzailea. Gelako jarduna bideoan grabatu, eta ondoren, bideo hori ikuskatu eta hausnartzen dute irakasle-gaiek edo hasiberriek prestatzailearen laguntzarekin. Horixe da prestakuntzarako proposatzen duten eta darabilten metodologia. Izan ere, irakats-jarduera hobetze bidean jarriko duten aldaketak ez dira etorriko irakasleari kanpotik kontseiluak ematen zaizkiolako, baizik eta irakaslea bera konturatu delako bere jardueraren muinaz, taxuz egindakoaz eta hobetu beharrekoaz.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus