Kultura eta Hezkuntza Saila kartera berean bildu ditu Iñigo Urkulluren Gobernuak, eta Cristina Uriarteri (Hondarribia, 1961) lepo bete zaio agenda. 2012ko abenduaren 17an hartu zuen kargua, eta berriki bere lehen ikasturtea hasi du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburutzan. EHUko Gipuzkoako Kanpuseko errektoreordea izan zen 2004-2012 urte bitartean eta aurretik EHUko Kimika Fakultateko irakaslea.
Ezinbestean, Werten legea eta murrizketak izango dira legegintzaldi honetan Hezkuntza sailburuak kudeatu beharreko gai nagusietarik bi. Baina ez dira bakarrak, proiektu berriak dakartza, hala nola, ikastetxeei barne antolaketan autonomoia emateko helburuz jaio den Hauspoa proiektua; hezkuntza sisteman hezkidetza landu eta genero indarkeriari aurre hartzeko plan estrategikoa...
Bikaintasuna du helburu Uriarteren sailak. Baina ez da xede bakarra, gizartea elebitasun errealerako bidean jarri nahi du; baita lege propio berri baterako bidea egin ere... beti ere adostasun zabala makulu harturik. “Hau guztia egiteko eragile guztien adostasunarekin egingo dugu”.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados