Enrique del Hoyo, Josu Lartategi, Irene Zubizarreta
Olerki liburua zertan den jakiteko autorearen sarrera irakurtzea dugu komenigarriena, hantxe bait diosku liburua bitakora kaiera dela, ondorenekoa bidaia bezala azaltzen zaigularik. Beraz, lehen zutabea bidaiaren sinboloa dugu eta beronen bidez gauzatzen da metaliteraturaren ezaugarria. Bidaiak itsasoan barrena garamatza gehienetan, baina batzutan laberinto edota ziutate baten barruan eginikoa ere bada. Ez da bidaia programatua, noragabekoa baino.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados