Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Gu ere bertsotan: eskolan bertsolaritza sustatzeko egitasmoa.

  • Bertsolaritzaren geroa ziurtatzea da Bertsozale Elkartearen egiteko nagusia. Horretarako, hainbat esparrutan eragiten du, besteak beste, transmisioan. Zeregin horretan, Bertsozale Elkartearentzat funtsezkoa da Euskal Herriko haur eta gaztetxoek bertsolaritzaren oinarri-oinarrizko ezagutza izatea, gure herri-kulturaren ondareetako bat den heinean.

    Ikastetxeetan egiten duen lanak bi norabide hauetan lagunduko dio bertsolaritzari: bertsolaritza indartzen eta partaidez elikatzen, alde batetik; eta, bestetik, herrietan bertso-eskolak sortzen edo abian daudenak partaidez hornitzen. Bertso-eskolak sendotzeko, beraz, funtsezkoa da ikastetxeetan neska-mutilei bertsolaritza hurbiltzea.

    Bertsolaritzaren transmisioa eremu berriak irabazten ari da urtetik urtera. Horren isla dira amaitzear den 2011-2012 ikasturteko datuak.

    Guztira, Euskal Herriko 374 ikastetxetan landu da bertsolaritza. Iazko ikasturtearekin alderatuta, 47 ikastetxe berri aritu dira egitasmoan. Ikastetxe horietan, 20.270 ikasle aritu dira bertsolaritza lantzen, iaz baino 2.828 ikasle gehiago. Ikasle horiekin guztiekin batera, Bertsozale Elkarteko 36 bertso-irakasle aritu dira, gainera.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus