Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Federico Mayor Zaragoza: "Hauxe izango da jende heziaren erronka: bestelako etorkizuna sortzea, bai Euskal Herrian eta baita munduan ere".

  • XXI. mendeko heziketaren oinarriez hausnartu zuen Unescoren idazkari zereginean; heziketa-prozesuak bost oinarri izan behar zituela adierazi zuen orduan: ezagutzen ikasi; egiten ikasi; izaten ikasi; elkarrekin bizitzen ikasi, eta ekiten ikasi. Heziketak pertsona libre eta arduratsuak egiten lagundu behar duela dio, era horretan, menpeko ez, baizik eta hiritar izango baita pertsona. Hezkuntzaren egitekoez mintzatu zen Donostian, Ikastolen Elkartearen XIX. Jardunaldi Pedagogikoetako sarrera-hitzaldian. Heziketa eta ikasketak bereizi zituen lehenik eta behin. Ondoren, esan zuen heziketa demokraziaren oinarria dela, eta Euskal Herriari buruz adierazi zuen heziketa izango dela bake-prozesuaren ardatza: “Jende askok uste duena baino helduagoa da euskal gizartea. Herri honetan egon den tentsio sozialak hezi egin ditu herritarrak”.

    Frankismoaren azken urteetan, Hezkuntzako idazkariorde izan zen Mayor Zaragoza, eta, UCDren gobernu-aroan, Adolfo Suarez gobernuburuaren aholkulari eta Hezkuntzako ministro izan zen. Unescoren idazkari nagusi izendatu zuten 1987an, eta gaur egun, Bakearen Kultura Fundazioko presidente da Federico Mayor Zaragoza (Bartzelona, 1934).


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus