Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Arrantzaleen Museoa, itsasoko bizitzaren erakusleiho.

  • Gaur egun, ez dago arrantzarik, antzina zegoen moduan; ez, behintzat, garai batean zegoen adinakorik. Kantauri itsasoko herriak itsasoari begira bizi ziren, gaur baino gehiago. Gaur egun, inor ez da bizi jada arrantza-ontzi barruan, arrantzaleek ez dituzte lehengo arropak janzten... Arrantzan eta arrantzaleen bizitzeko eretan gertatu diren aldaketa itzelen lekuko izan nahi du Arrantzaleen Museoak. Museoan, arrantzari buruzko oinordekotza kulturalaren eta etnografikoaren erakusketa aparta dago ikusgai, era guztietako lekukotasunen bidez: dokumentalak, argazkiak, ahozko lekukotasunak, materialak, eta abar. Museoa, gainera, arrantzaleen eremua, bizimodua, lana eta teknikak erakusten dituen museo bakarrenetakoa da munduan.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus