Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Nerea Mendizabal: "Irakasleok oinarri afektiboa lantzen badugu, beste guztia berez etorriko da".

  • Psikopedagogoa, haur-masajeko hezitzailea eta bi semeren ama da Nerea Mendizabal, eta, haurrak hezteko, zigorra, xantaia eta mehatxua gainditzeko proposamenak lantzen ditu, bai gurasoekin eta baita irakasleekin ere. Zigorrak epe laburrean funtziona badezake ere, luzarora helduen eta haurren arteko harremanean kalte egiten duela dio, eta, horren aurrean, komunikazio ez-bortitza proposatzen du.

    Marshall Rosenbergek hainbat gatazkatan landutako eredua ikastetxean lantzea proposatzen du; hau da, behatzea, sentimenduak adieraztea, beharrak identifikatzea eta eskaerak egitea.

    Horretaz guztiaz ikastaro bat eman zuen Hik Hasiren Topaketa Pedagogikoetan, eta ia 50 hezitzaile bildu zituen ikastaro horrek.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus