Kostakoa bata, mendialdekoa bestea. Gipuzkoan Zarautz, Nafarroan Unanu. Ia 100 kilometro daude herri batetik bestera. Baina lehen baino gertuago daude orain. Kantu batek elkartu zituen bi herriak. Josu Txapartegi Txapas irakasleak Unanuko hamaika toponimorekin abesti bat sortu zuenean hasi zen guztia; Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolako 6 urteko haurrei irakatsi zien abestia, eta autobusez Unanura joan ziren ondoren haurrak, toponimo horien kokagunera, hain justu, apirileko egun eguzkitsu batean.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados