Mende honen azken urratsetan sartu gara dagoeneko.
Mendebaldeko gizartean izaten den antzera, aktibitateak erregularizatu dituen gizarte demokratiko batetan bizi gara. Aktibitate horietariko bat literarioa da. Azkenez, bada, erabat amaiturik dauden prozesuak, hurrean badaude ere, aztergarri zaizkigun puntu batetaraino heldu gara, halako moduan ezen, behar den gutxienezko tartea dagoelarik, 1936.eko gerla zibiletik postgerlaren amaiera artean (transizioa) egindako nobelaren historiaz mintzatzen has baikaitezke.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados