SAREAN Elkarteak apirilaren 7an Donostiako Irakasle Eskolan XXX. TOPAKETAK burutu ditu. SAREANek EAEko Haur eta Lehen Hezkuntzako 178 ikastetxe publiko biltzen ditu eta beren helburu nagusiak, bai ikastetxeen artean baita Administrazioarekin ere harremanak eta elkarlana bultzatzea dira, nagusiki ikastetxeen eta sistemaren antolakuntza arloari dagokionean.
Jardunaldi hauetan nagusiki zuzendaritza esparruan eta ikastetxeko aholkularitzan dabiltzan kideek hartu dute parte, baina beste Topaketetan bezala, guraso, sindikatu, unibertsitateko irakasle eta Hezkuntza Administrazioko kideen ekarpenak ere jaso ahal izan ditugu.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados