Institutuko katedraduna da Dolors Quinquer Vilamitjana eta 18 urte daramatza Kataluniako hainbat institututan lanean. Horrez gain, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan ere aritu da hainbat arlotan: Bigarren Hezkuntzako irakasleen hasierako prestakuntzan (Giza Zientzien Didaktika Sailean), Bigarren Hezkuntzako irakasleen prestakuntza iraunkorrean (Hezkuntzaren Zientzien Institutuan), unibertsitateko irakasleen prestakuntzan (Berrikuntza eta Unibertsitateko Irakaskuntzako Programa) eta 2003az geroztik Argó Programaren arduraduna da. Programa horren helburua unibertsitatearen eta Bigarren Hezkuntzaren arteko zubi izatea da.
Hainbat lan talde koordinatzen aritu da, hala nola hizkuntzako ikasgaiak ez diren beste ikasgaitan nola hobetu hizkuntzaren erabilera, ebaluazioa, lan kooperatiboa, giza zientziak… Bere ibilbide osoan ikasi duena praktikan jartzeaz gain, esperientzia eta ezaguera hori zabaltzen aritzen da. Arrazoi horrek ekarri du Euskal Herrira Irungo Berritzeguneak gonbidatuta. Aukera hori baliatu dugu berarekin egoteko eta buru-belarri dabilen proiektu berritzaileei buruz hitz egiteko.
© 2001-2025 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados