Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Jenaro Gisasola: "Alfabetizazio zientifikorik gabe ez dago benetako demokraziarik".

  • Fisikako irakaslea da Jenaro Gisasola Euskal Herriko Unibertsitatean. Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoan duen lana beste kargu batekin uztartzen du gaur egun, Kalitate eta Ikasketa Berrikuntzako errektoreordetzako Gipuzkoako Campuseko koordinatzailea ere badelako. 18 urte daramatza unibertsitatean lanean, baina horren aurretik Bigarren Hezkuntzako zientzietako irakaslea izan zen 12 urtez.

    Gaur egun, ikerketa lanetan ere aritzen da. Hamar irakaslek osatzen duten ikerketa talde bateko kide da Gisasola, eta zientzia irakaskuntzan dauden zailtasunak ikertzen dituzte. Irakaskuntzaren printzipio orokorrak ikasgelan eta gai zehatzetan nola aplika daitezkeen aztertzen dute. Eta baita horrelako gaiekiko ikasleen interesa nola pitz daitekeen ere. Duela gutxi beste ikerketa ildo bat ireki dute gainera: eskola eta zientzia museoak. Horren helburua zientzia museoek eskaintzen dituzten aukerak ikasleen ezagutza zabaltzeko nola erabil daitezkeen aztertzea da. Arlo asko ikertzen dituzte, beraz, eta urteotan atera duten ondorio nagusietako bat hauxe da: ikasleek ikasten dutena ez dute behar bezala ulertzen. Horri aurre egiteko, hainbat proposamen egin dituzte, eta materialak ere argitaratu dituzte. Zientzia ahalik eta egokien irakastea irakasleen ardura da, baina, horretarako, prestakuntza egokia behar dute. Gisasolaren ustez, zientziaren ezagutza gizarte osora zabaldu behar da, alfabetizazio zientifikoa beharrezkoa baita benetako demokraziarako.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus