Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Gesaltza-Añana: urre zuriak aberastutako herria.

  • Gesaltza-Añanako Gatz Harana monumentu historiko izendatu zuten 1987. urtean. Orain arte egindako azterketek eta bildutako dokumentazioak adierazten dutenez, gutxienez 1.200 urte baino gehiago dira herritarrak gatza ekoizten hasi zirela. Herriaren azpian dagoen diapiroak eman dio aberastasuna Gesaltza-Añanari. Ur geza bertatik pasatzen denean, gazi bihurtzen du, oso gazi, eta hori lurruntzen denean, gatza lortzen da. Urre zuria. Garai batean, aberastasuna ekarri zuen horrek herrira. Gaur egun, gatza ekoizten dute, eta etorkizunean merkaturatzeko asmoa ere badute, baina dagoeneko urrea izateari utzi dio.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus