Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Santurtziko ikastolak 40 urte: taupadak indartsu Bihotz Gaztean.

  • Bazen behin, 1966. urtean, egun batez perretxikoak biltzera joan zen lagun koadrila bat. Etxera bueltan, Seat 600 autoan zihoazela, euskara bultzatu beharra ikusita, Santurtzin ikastola sortzea bururatu zitzaien, eta une hartatik aurrera ikastola eraikitzeko lanean hasi ziren. Edozein haur txikiri konta dakiokeen ipuina dirudi, baina errealitatea da. Berrogeita bi urte pasa dira ordutik, barreak eta negarrak tartean, eta Santurtziko Bihotz Gaztea ikastola indartsu dabil. Pertsonen kasuan, 40 urte betetzean krisia izaten dela esaten bada ere, urtebetetze hori ospakizunerako aitzakia izan zen Santurtzin, eta urteak aurrera doazen arren, bihotza gazte du bertako ikastolak. 40. urteurrena ospatzeko proiektu berezia egin zuten, eta festa handi batez amaitu zen ezezko biribil batekin hasi zen istorioa.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus