Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


David Hopkins: "Hezkuntzak ez du irakaskuntzara soilik mugatu behar; eskolak ekarpena egin behar dio gizarteari".

  • Localización: hik hasi: euskal heziketarako aldizkaria, ISSN 1135-4690, Nº. 125, 2008, págs. 16-23
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Hezkuntzaren kalitateari buruz hitz egin dugu David Hopkins-ekin, eta Hezkuntza Sistema Nazionaletan kalitatea nola berma daitekeen azaldu digu. Kalitatea lortzeko, ikasleek herritar oso izateko behar dituzten gaitasunak aintzat hartu behar ditugula dio, eta gazteak XXI. mendeko erronkei eta estrategiei aurre egiteko prestatu behar ditugula. Hopkinsek dioenez, ikasle batzuen eta besteen artean dauden aldeak murriztu behar dira justizia sozialera iristeko.

      Galesen jaioa, Londresko HSBC banketxeko zuzendaritzako kide da Hopkins, Londresko unibertsitateko irakaslea, hezkuntzan hainbat lan egindakoa, eta 27 liburu baino gehiago idatzi ditu. Hezkuntza erreformen gaineko esperientzia handia du, eta Erresuma Batuko Hezkuntza Sailaren aholkulari lanetan aritu zen Tony Blair-en gobernuan.

      Hezkuntza erreformak aurrera egin dezan, eskolari protagonismo handiagoa eman behar zaiola esan digu Hopkinsek, eta aldaketak behetik gora egin behar direla, goitik behera egin beharrean. Ingalaterrako esperientziaren berri eman digu.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno