Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Elena Odriozola: "Irudiak ez ditut hezteko helburuarekin egiten, sentitzen dudana egiten dut".

  • Egiten dituen irudiek egin dute ezagun Elena Odriozola donostiarra. Txikitatik izan du gustuko marraztea eta publizitate agentzia batean lanean ari zela etorri zitzaion ilustratzaile gisa lan egiteko aukera. Ez zuen zalantzarik izan eta horretan daramatza hamar bat urte. Ibilbide horretan 60 liburu baino gehiagori ipini dizkio irudiak eta iaz sari garrantzitsua irabazi zuen, Espainiako 2006eko Gazte eta Haur Literaturako ilustrazio onenaren bigarren saria, hain zuzen ere. “La princesa que bostezaba a todas horas” liburuarentzat egindako irudiengatik eskuratu zuen sari hori.

    Etxean egiten du lan. Lan bakartia dela dio, baina gustuko duela. Liburu asko ditu etxeko egongelan, izugarri gustatzen baitzaizkio haurrentzako liburuak, irudiengatik, batez ere. Elenak berak egindako irudiak ere, nonahi ikusi ditugu. Haurrentzat lan egitea gustuko du, baina lan egiten duenean ez du kontuan hartzen haurrentzat ari denik, guztientzat egiten ditu irudiak eta esan digunez, bere marrazkiak estereotipoetan erortzen ez diren arren, lan egiterakoan, horien balio hezitzailea ez du kontuan hartzen. Gero eta askatasun handiagoa izan, lan hobea egiten duela dio eta sentitzen duena egiten duela, beti. Hor egon liteke bere arrakastaren arrazoia.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus