Hirian, nonnahi eta noiznahi, hezi egiten da. Gure inguruneak eta eguneroko bizitzak eragina du gugan eta heziketaren parte da. Hiriaren heziketa intentzioa lantzeko xedez sortu ziren hiri hezitzaileak, eta beraien ideia hiriaren antolaketaren maila guztietan helburu hezitzaileak lantzea da, herritarren formazioan eragiteko asmoz. Ideia horiek praktikara eramateko metodologia Hiriaren Heziketa Proiektuan datza, udalaren sail guztietan islatu beharreko proiektuan. Adibide gisa, Bartzelona probintziako udalen sarea eta Donostia Hiri Hezitzailearen proiektuaren hainbat zertzelada ezagutuko ditugu.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados