Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Guiomar Mendizabal: "Arreta gabezia arazoak daudenean esku-hartze kausalaren aldekoak gara, esku-hartze farmakologikoaren aldean".

  • Localización: hik hasi: euskal heziketarako aldizkaria, ISSN 1135-4690, Nº. 121, 2007, págs. 16-23
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Esku-hartze kausala arazoaren errora doa, esku-hartze farmakologikoak sintometan gehiago eragiten duen bitartean. Hori da Guiomar Mendizabal irakasle eta pedagogoak helarazi digun ideia nagusia. Beatriz Gomez eta Iñigo Odriozola lankideekin batera egiten du lan Guiomarrek, hiruek osatzen duten Bulego Pedagogikoan.

      Bere azalean bizi izan zuen eskola porrota eta horrek bultzatu zuen egoera berdintsuan zeuden haurrekin arduratu eta beraiekin lan egitera. Bere burua haur horiengan islatuta ikusten du eta, esaten duen moduan, horrek bere lana errazten du, sentitzen dutena ezagutzen duenaren abantailarekin jokatzen duelako. 25 urtez gorakoentzako unibertsitatera sartzeko frogak gainditu ondoren, irakasle ikasketak egin zituen, pedagogia ikasi zuen eta esku- hartze psiko-pedagogikoan doktoradutzako bi ikasturte egin zituen. Beranduago, eskola porrota maila baxua izateagatik ezaguna den Bartzelonako Montserrat ikastetxera joan zen bere prestakuntzarekin jarraitzera. Entzumen gaietan trebatu zen eta optometristekin ere ikastaroak egin ditu. Guiomar Mendizabalen prestakuntza etengabea da, zailtasunak dituzten haurrei erantzuna eman behar zaiela pentsatzen duelako eta horretarako behar bezala trebatzea beharrezko ikusten duelako.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno